XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Merke ta doaitxotzat diyozu? ¡Alajaña! Ez gera zuek beziñ aberatsak izango; bañan oraindik doangi bearrik ez daukagu: ez, enetxo; ta etzatzu etxe erre ori merke saldu dezutela esan: eun da amar milla peso etxe arren ordez geyegi dirala uste det: nik beiñepein enizkizuten larogei baño geyago eskeñiko.
- Ala zuri iduri arren, merkegi saldu zaizutela deritzat; bañan etzaitez orregatik asarretu; saldu erosiyetan gure senarrak konpon ditezela, ta kito.
- Nai ta nai ez; onak daude garai oyetan gizonak beren artu-emanetan guri sartzen utzitzeko:
- Ala diyote gizonak berak nun nai dabiltzan bitartean: bañan berandutu zait, eta etxera nua:¿noiz ikusiko zaitut neregan, Zele ederra?.
- Noiz nai, egun oyetako batean juango naiz zuri ikustalditxo bat egitera.
- Ordu arte, bada, ta bitartean ondo bizi.
- Agur, Mirentxo.
Era ontan da pake ta maitetsu bi andre ayek alderatu ziran.
Miren, karrikaz karrika zijuala, beregan barrendu eta esaten ari zan: